lunes, 15 de febrero de 2010

Egindakoa ordainduko duzu!


“Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat-batean?...”
Akitua nago hainbeste irakurtzeaz gaurkoz nahikoa dela uste dut. Ohetik jaiki eta leihotik begiratzea bururatzen zait, egun zoragarria egiten du, nik hainbeste maite dudan udako egun zoragarri bat hain zuzen ere. Ordu bete daramat irakurtzen eta hobe dut plan bat egitea gaur arratsalderako. Telefonoa hartu eta Soiartzeri deitzea bururatzen zait.

-Kaixo!
-Kaixo Soiartze!
-Zer nahi duzu ba?
-Gelditu al zarete gaur arratsalderako?
- Beno zertxobait pentsatuta geneukan baina ez gaur arratsalderako gaberako baizik
-Gaberako? Primeran! Eta zer pentsatu duzue ba?
- Ba... ez daukagu oso argi baina hondartzan juerga dagoela entzunda daukat eta hara joatea bururatu zait.
- Ongi! Primeran iruditzen zait, baina zein ordutan joatea pentsatu duzue?
- Hamarretarako primeran datorkit, nik lauak arte ez naiz etxera bueltatu behar eta.
-Primeran! Orduan amarekin hitz egingo dut. Hamarretan herriko plazan betiko lez. Gero arte Soia
-Bai gero arte!

Udako egun zoragarria eta festan joateko planak, ezin da askoz gehiago eskatu. Hobe dut amarengana joatea lehen baino lehen eta baimena eskatzea ,horrela bera konbentzitzeko denbora gehiago edukiko dut.

-Ama
-Bai?
-Soiartzegaz hitz egin berri dut eta gaur gauean hondartzara joateko planak omen dituzte,joan naiteke?
-Hondartzara? Zer egin behar duzue zuok hondartzan ba?
- Ba ez dakit ama, festa bat dagoela esan dit Soiartzek eta ondo pasatzea merezi dudala pentsatzen dut ,ez naiz oso ona argudioak ematen, amak ez du argudio hau ontzat hartuko baina saiatu egin behar dut behintzat
-Beno ongi da baina ez etorri oso berandu ,ezin dut sinetsi errazegia izan da!
- Lauretan etxean izango naiz lasai amatxo badakizu nik oso zintzo nabilela beti!




Arratsaldeko 7ak dira, beraz, denbora nahikoa daukat gauzak prestatzeko eta aspertzeko ere. (...)

Gaueko hamarrak emateko hogei minutu baino ez dira falta.

-Ama banoa!
-Ongi da! Lauretan etxean ikusi nahi zaitut aditu duzu?
-Bai! Hemen egongo naiz ordu horretarako

Gau zoragarria izan behar zuen. Gau hura nire bizitzan ahaztuko ez nuen gau bat izan zen...

-Ez!ez!utzi bakean!Ez!!
-Egon hadi geldi! Ez dizut minik egin nahi!

Lagunekin elkartu nintzenean denak pozaren pozez genbiltzan, izugarrizko festa egiteko gogo itzelekin. Plazara heldu nintzenean nire koadrilakoek litroak erosita zituzten: kalimotxozko 5 litrotako bonbil bat; baita erretzeko zertxobait ere: zigarroak eta marihuana (nik ez dut batere gustuko) Edan, dantzan ibili, jendea ezagutu...dena primeran joango zela zirudien.

Hondartzara heldu bezain laster gure lekutxoa bilatu genuen, eszenatokitik oso hurbil kokatu ginen baina jendeak enbarazu egingo ez zigula ziurtatuz. Hara heldu ginenerako goiz zen oraindik eta jende askorik ez zegoen, hala ere, guk gure litroak hartu eta edaten hasi ginen gure festa propioa eginez. Kontentu samar ibili ginen denok eta erlojua begiratu nuenerako gaueko ordu biak ziren jada. Poz-pozik nenbilen baina guztiz mozkortuta egon gabe, hala ere, hauxe ez zen nire alboan zeuden pertsonen egoera, bazegoen bat edo beste lurretik altxatzeko gai ez zena; beste batzuk ordea, errebesaka zebiltzan. Denbora nahikotxo pasatu nuen nire lagunak zaintzen eta azkenean akiturik nire kuadrillan ondo zeudenekin joatea bururatu zitzaidan.

-Ei atxikirik nahi?-Esan zidan Mikelek porro bat erakutsiz
-Ez Mikel eskerrik asko baina badakizu ez dudala gustuko
-Tira atxiki txikitxo bat emateagatik ez zaizu ezer gertatuko!
-Beno...ongi da baina probatzearren soilik- Atxiki txiki hori porro erdian bihurtu zen, eta noski nik behar ez nuen moduan amaitu nuen.

Hainbeste edanda txiza gurea sartu zitzaidan baina ez nuen bakarrik joan nahi hortik zehar, beraz, Soiartzeri eskatzea hobe nuela pentsatu nuen eta halaxe egin nuen. Baina Soiartzeren erantzuna ezetza izan zen, ondoegi pasatzen zebilen niri laguntzeko moduan (mutil bi ezagutu berri zituen eta horiekin berbaz zebilen). Txizak irteteko zorian zegoen eta nik ez nuen lagunik txiza egiteko leku bat bilatzeko, beraz, azkenik nazkaturik nik bakarrik joatea erabaki nuen, azken finean jende asko zegoen hortik, zer gertatuko zitzaidan ba txiza egitera joateagatik? Hamar minutu baino ez ziren izango. Abiatu nintzen ba, txiza egiteko leku baten bila, batetik bestera leku apropos bat aurkitu gabe ,leku guztietan bikoteak bai zeuden musuka eta..., gainera nik mozkor eginda eta zorabiatuta nenbilen erretako porroaren erruz eta honek ez zuen batere errazten egoera . Azkenik leku bat aurkitu nuen, ez oso argitsua eta jenderik gabe, hauxe aproposa zela pentsatu nuen. “Txiza egin eta arineketa baten bueltan izango naiz” pentsatu nuen. Inozoa ni, ezin nuen imajinatu ere egin zer gertatuko zitzaidan.

Txiza egin eta gero buelta eman eta hara heltzeko hartu nuen bidea hartu nuen berriro ere. Bat-batean mozkorturik mutil bat hurbildu zitzaidan.

-aizu!
-Bai? Zer nahi duzu?
-Etorri ona!-beregana hurbildu nintzen nahiz eta beldurtuta egon- etorriko zara nirekin bueltatxo bat ematera?
-Zera...nik nire lagunekin bueltatu beharra daukat, agian beste batean ikusiko gara
-Zer diozu?ez oraintxe nahi dut zurekin buelta bat eman beraz etor adi arin nirekin!
- Ezetz!

Ezetza eman nuenerako berak nire besoa bere indar guztiekin hartuta zeukan, mutila guztiz mozkortuta zegoen eta nik guztiz beldurtuta. Korrika egin nahi nuen baina ezin nuen. Aurka egin nion baina berak ni garaitu ninduen. Aurpegian txalo bat eman zidan; orduantxe nire beldurra beste gauza guztien gainetik jarri zen, oso beldurtuta nengoen eta honek dardaraz astea ekarri zuen. Nik beraren aurka egiten ahalegindu nintzen berriro ere, baina ez zuen ezertarako balio izan. Azkenik etsi egin behar izan nuen.

-Ez!ez!utzi bakean!Ez!!-Saiatu egin nintzen gauzak bere lekuan jartzen
-Egon hadi geldi! Ez dizut minik egin nahi!

Hori izan zen berak esandako gauza bakarra, ez zuen ezer gehiago esango. Orduan beste txalo bat eman zidan eta lurrera bota ninduen. Ni lurrean nengoen bitartean berak ni ukitzen hasi zen. Negarrez hasi nintzen, oso beldurtuta nengoen, ez nekien zer egin, ez nekien zelan gelditu gertatzen ari zena.Orduan nire bularrak ukitzen hasi zen, bularretatik bera jaitsiz, ezin nuen jasan. Altxatzen saiatu nintzen baina ezinezkoa nuen ez neukan indarrik.Orduan berak nire prakak jaitsi zituen eta nire gorpuz osoa ukitzen jarraitu zuen, min egiten zidan, min izugarria sentitzen nuen eta odola, odola ikusi nuen; horrek gehiago izutu ninduen. Inoiz nire bizitza osoan jasango nuen minik handiena egin zidan. Gero itzelezko ostikoa eman zidan eta korrika eta alde batetik bestera kulunkatuz (ziur aski zuen mozkorraren eraginez) alde egin zuen ni han utzita, minduta eta negar batean itota.



Ahal izan nuen bezala altxatu nintzen eta etxerako bidea hartu nuen, guztiz minduta nengoen, nire buruarekin txarto sentitzen nintzen. Nazka sentitzen nuen; hortik aurrera ezin izango nintzen ispilura begiratu nazka sentitu gabe. Etxera heldu nintzenean amak aurpegian ikusi zidan zer edo zer larritzen ninduela eta galderak egiten hasi zen baina nik ez nuen hitzik egin nahi. “zer duzu laztana?, Zer egin dizute?, Ondo zaude?” horrelakoak esan zizkidan gau osoan.

Gau horretatik aurrera nire bizitza ifernu bihurtu zen. Ez nituen indarrik,ez nuen eskolara joan nahi (nire lagunak galdeka hasiko bait ziren eta honek gau hartara bueltatzea ekarriko zidan, gau hori burutik kendu nahi nuen). Amak psikologora eraman ninduen baina nik ez nuen kasurik egin, ez nuen inorekin gau hartaz hitz egin nahi, ez nituen indarrak aurkitzen hori egiteko. Hilabeteak pasatu ziren eta nik egunero txarrago sentitzen nintzen, nazka nion nire buruari, nazka nion mutil areri, egunero bere aurpegiarekin amesgaiztoak nituen eta honek hilda egongo banintz bezala usten ninduen.

2009ko apirilaren 27an nire bizitza aldatzea erabaki nuen, ez nituen indarrik honela segitzeko. Hondartza horretara bueltatu nintzen, dena gertatu zen lekura. Hara heltzerakoan amorrua sentitu nuen, inoiz sentitu ez nuen amorrua. Hori egin eta gero labar batera igo nintzen. Nire bizitzako mila momentu pasa ziren nire burutik. Buruan nuena egin baino lehenago gutun bat idatzi behar nuela pentsatu nuen, ezin nuen hori egin gutun bat idatzi gabe horregatik idazten hasi nintzen.

“Bizitza zoriontsu bat izan dut, oso zoriontsua zuen alboan, zuekin barre egin dut, negar...denetarik sentitu dut. Ez da zuongatik, nigatik baizik ez dut indarrik eta bilatzen aritu banaiz ere ez dut aurkitu. Ez ditut negarrak ikusi nahi, barreak ikusi nahi ditut, zuek merezitako barreak ikusi nahi ditut. Hemen ez da dena amaitzen, gauzek aurrera egin behar dute, nik ere aurrera egingo dut beste toki batean eta beste modu batean baina beti aurrera. Inoiz ez ezazue ahaztu maite zaituztedala eta eskertzen dizuedala nigatik egindako guztia. Mila esker ni zaintzeagatik eta mila musu eta besakarda nahi dizuet eman.

Maite izan nauzuen guztientzako

XXX”

Hori idatzi eta gero gutuna harri baten azpian utzi eta itsasora bota nintzen. Gogoratzen dut itsasora heltzerakoan sentitutakoa, bat-batean mutil horren aurpegia ikusi nuen eta nire arnasa amaitu ahala bere aurpegia desagertzen zen, guztiz desagertu arte.


Gaur 2009ko abenduaren 2a da, nik ez dut arimarik, ez naiz gizakion munduan bizi baina labar hartatik behera bota nintzenetik nire bizia egiten nabil, hala ere, badago nire bihotza mintzen duen arantza bat; nik nire lagunak, familia, ezagunak...beste bizitzan negarrez itxi ditudan bitartean hau guztiaren erruduna bizirik da. Gaur honen aurrean zerbait egitea bururatu zait, bera nire mundura ekarriko dut nire bihotza guztiz deskantsatu dezan.

Besterik gabe bere etxean agertu naiz gaueko hamabiak dira, bera ohean sartzen hari da, etxean bakarrik dago eta argiak itzalita ditu. Ikusi egin nau eta izututa dago, hau da nik nahi dudana nik sentitutako beldurra berak ere sentitzea.

-Egin zenidana ordainduko duzu txerri halakoa!
-Zer...zer nahi duzu? Nik ez dut ezer egin!
-Ez? Ez duzu gogoratzen hondartza haretan eginikoa? Min egin zenidan txerria!
-Nik ez dut ezer egin!
-Ez esan gezurrik!

Hormaren kontra jarri dut eta adorea batzen ari naiz. Orain hemen egonda txerri honek pena ematen dit, adorea izan behar dut, honekin bukatu behar dut.

-Barkatu egidazu!
-Ez zaude barkatuta,nire bizitza apurtu zenuen!

Orduan aizto handi bat hartu dut eta sastada bat eman diot, baina hori ez da nahikoa izan, nire eskuekin bere sama hartu eta bera haizerik ez hartzea egin dut, nik itsasora botatzerakoan sentitu nuena sentitu dezan. Orduan bere bihotzeko azken taupada entzun dut eta indarrik gabe gelditu da. Orain nire munduan dago, orain nire bihotza sendatu egin dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario