lunes, 10 de mayo de 2010

AITONAREN ZORRA

Ez naiz oso pertsona azkarra eta hori argi daukat, baina nahiko azkarra naiz nire familian zer edo zer gertatzen ari dela jakiteko. Badira bost hilabete amona desagertuta dagoela eta amak ez du berari buruz hitz egin nahi. Gainera, ama oso kezkatuta ikusten dut azken aldian, kaletik presaka ibiltzen da beti, atzera begira...Eta ez da inortaz fidatzen. Ezin dut hau gehiago jasan berarekin hitz egin behar dut eta zer gertatzen zaion galdetu.

Maite amarengana joatea erabakitzen du.Sukaldean daudela hitz egiten hasten dira.

-Ama, zurekin hitz egin behar dut.
-Bai maitea. Zer arazo duzu?
-Begira...azken aldian ez dut amama ikusten eta zu oso arraro ibiltzen zara, egia esan ez dakit zer ari den gertatzen baina ziur nago zer edo zer gertatzen ari dela eta jakiteko eskubidea dut.
-Ez da ezer gertatzen eta ez dago besterik esateko!

Bat-batean ama oso urduri jarri da eta sukaldetik irtetera joan da baina Maitek ez dio utzi..

-Nora zoazela uzte duzu? Nire amona non dagoen jakien nahi dut!
-Ez zaitez nagusien kontuetan sartu!
- Sartu nahi badut sartzeko eskubidea eduki beharko nuke
- Tira...arazo bat dago familian eta hobe duzu zuk ez sartzea

Ama larriturik igarri dut eta horrek ni larritu nau. Arazo bat familian? Zein arazo izan al da?

-Konta esadazu!jakin nahiko nuke.
-Ongi da! Baina zin egin behar didazu kontatutakoaz ez dela inor enteratuko, hau da, ezin duzu inorekin honetaz hitz egin.

Ama historia kontatzen hasi da:

-Badira pare bat urte aitona hil zenetik. Aitona hil eta pare bat astetara gizon sendo bi amamaren etxean agertu ziren amonari diru bat eskatuz...

mila galdera ditut baina beranduago egitea erabaki dut.

-Badirudi aitona hil baino arinago zor piloa zituela baina ez amonak ezta nik ere ez dakigu zergatik dituen hainbeste zor, dakigun bakarra gizon horiek dirua nahi dutela da eta dirurik ez badute ez dute ezer onik egingo. Amonaren atzetik omen dabiltza, mehatxuak ere bidali dizkiote korreo bidez eta horregatik amonak ez da etxetik irteten.




Zer edo zer esateko ordua heldu dela uste dut. Baina zer da kasu honetan egokiena?

-Mila zor? Baina nola da posible? Nondik urtetan dira zor guzti horiek?
-Maitea nik ez dakit ezer, aitonaren kontuak dira eta ezkutuan eramaten zituen.
-Eta zenbateko zorra da?
-10.000 euro ingurukoak. Eta noski ez amamak ezta nik ere ez dugu hainbeste diru.
-Eta aitonak? Ez du dirurik utzi?
-Bera zorduna bazen nola utziko zigun zerbait?
-Arrazoi duzu! Baina zer egin genezake?
-Ez dakit. Baina orain dakizula zure laguntza behar izango dut!
-Nire laguntza zertarako?
-Badira egun asko amonak etxetik irten ezin duela gizon horien beldur bai dabil. Hori dela eta ez du janaririk ezta beharrezkorik ere.
-Eta zer nahi duzu nik egitea?
-Amonarekin gelditu behar zara. Janari pixka bat eramateko baina kontuz ibili beharko zara.
-Berarekin gelditu?ez da hobe bere etxera joatea?
-Ez! Amonaren etxea zaintzen baldin badabiltza arriskuan jarriko zara eta.
-Ongi da.

Elkarrizketa amaitutzat utzi dugu eta ni nire logelara etorri naiz hau guztia pentsatzeko.

Amonarekin gelditzeko ordua heldu da. Bilbon gelditzea erabaki dugu,beraz ama metrora eraman dit tren bat hartu behar dudalako. Bilbora heldu bezain laster Atxuritik ibili eta iturribiderantza abiatu naiz handik gertu dagoen taberna batean amona dut zai. Ikusi bezain laster harritu egin nau, izan ere, guztiz estalita dago zail egiten zait bera ezagutzea.

-Amona?
-Bai Maite neu naiz.Ezer zaitez mesedez.
-Hemen duzu janaria. Inor jarraitu dizu?
-Norbait atzetik nuen baina ona heldu baino lehen nahasi dut.
-Ziur zaude nahasi duzula?
-Bai egon lasai maitea. Ez dago arazorik
-Zer egingo duzu?
-Ez dakit.Dirua biltzen hari naiz baina oraindik 6000 euro baino ez ditut. Diru guztia eduki arte ezin da ezer egin.
-Eta etxean gelditu behar zara denbora guzti honetan?ezin duzu poliziari laguntza eskatu?
-Zer egingo dut ba?Etxean gelditu behar...poliziak arriskuan jarriko nau eta beldur gehiegi ematen dit. Maite hobe duzu etxera bueltatzea.
-Ongi da.Kontuz ibili amona.
-Deituko dizut al dudan arinen

Amonari zer edo zer gertatzearen beldur naiz, baina hobe dut horretan ez pentsatzea badakit bera oso azkarra dela eta ez diote ezer egingo.

Maite oso kezkatuta dago eta naiz eta ezer gertatuko ez dela pentsatu nahi duen bere amona arriskuan dagoela uste du eta badaki gizon horiek gaiztoegiak direla.

Berriro ere trenaren bila joan naiz, badakit etxerako bidea luze egin zaidala. Boluetan jaitsi eta han metroa hartu behar dut oraingo onetan ama ezingo du nire bila joan beraz metroa hartu eta gero oinez joan behar dut etxera. Bide horretan pentsatzeko denbora gehiegi izango dudala uste dut.



















Badira aste bi amonarekin egon nintzenetik eta deituko zuela esan bazuen ere oraindik ez nau deitu. Azkenean bere etxera joatea erabaki dut nire amonari buruz zerbait jakin behar dut, ezin dut honela bizi.

Berriro ere aurrekoan egindako bideari ekin diot amonaren bila joateko. Amona Arriaga antzokitik oso gertu bizi da beraz metroa hartu, gero trena eta trenetik Arriagara joan naiz amonaren etxera heldu nazenean inor ez zuen atera irekitzen, beraz nik nituen giltzak hartu eta atea ireki dut. Ez dut amona inondik aurkitzen. Etxetik ibili naiz: egongela,logela, beste logela, amamaren logela, sukaldea.... baina amamaren arrastorik ez. Larritzen hasi naiz, non dago amama? Halako batean zarata bat entzun dut. Korrika batean zarata bilatzen nabil baina ez dut aurkitzen. Armairu batetik datorrela uste dut, armairua zabaldu eta han aurkitu dut. Zauriturik dago, ezin da mugitu, ahoa estalita du eta besoak lotuta.



-Amama zer duzu?

Ahoan eta besoetan duena kendu diot.

-Maitea beraiek izan dira. Nire bila etorri dira eta jo egin naute laguntza behar dut.

Amona oso txarto dago. Anbulantzia bat deitu behar dut, badakit horrekin polizia ere honetaz jakinaraziko dutela baina ez dago besterik egiteko. Horrela egin dut.



Hamar minutu pasa dira anbulantzia deitu dudanetik eta hemen daude. Amari deitu behar diot honen gainean jartzeko. Amama ospitalera eraman dute. Espero dut hauxe guztia amaitzea.

Amama aste bete daroa ospitalean gaur azkenean handik irten ahal izango da. Gainera ama dirua lortu du eta atzo bertan eman zien beharrezko zuten dirua. Azkenean badirudi dena amaitu dela.

lunes, 15 de febrero de 2010

Egindakoa ordainduko duzu!


“Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat-batean?...”
Akitua nago hainbeste irakurtzeaz gaurkoz nahikoa dela uste dut. Ohetik jaiki eta leihotik begiratzea bururatzen zait, egun zoragarria egiten du, nik hainbeste maite dudan udako egun zoragarri bat hain zuzen ere. Ordu bete daramat irakurtzen eta hobe dut plan bat egitea gaur arratsalderako. Telefonoa hartu eta Soiartzeri deitzea bururatzen zait.

-Kaixo!
-Kaixo Soiartze!
-Zer nahi duzu ba?
-Gelditu al zarete gaur arratsalderako?
- Beno zertxobait pentsatuta geneukan baina ez gaur arratsalderako gaberako baizik
-Gaberako? Primeran! Eta zer pentsatu duzue ba?
- Ba... ez daukagu oso argi baina hondartzan juerga dagoela entzunda daukat eta hara joatea bururatu zait.
- Ongi! Primeran iruditzen zait, baina zein ordutan joatea pentsatu duzue?
- Hamarretarako primeran datorkit, nik lauak arte ez naiz etxera bueltatu behar eta.
-Primeran! Orduan amarekin hitz egingo dut. Hamarretan herriko plazan betiko lez. Gero arte Soia
-Bai gero arte!

Udako egun zoragarria eta festan joateko planak, ezin da askoz gehiago eskatu. Hobe dut amarengana joatea lehen baino lehen eta baimena eskatzea ,horrela bera konbentzitzeko denbora gehiago edukiko dut.

-Ama
-Bai?
-Soiartzegaz hitz egin berri dut eta gaur gauean hondartzara joateko planak omen dituzte,joan naiteke?
-Hondartzara? Zer egin behar duzue zuok hondartzan ba?
- Ba ez dakit ama, festa bat dagoela esan dit Soiartzek eta ondo pasatzea merezi dudala pentsatzen dut ,ez naiz oso ona argudioak ematen, amak ez du argudio hau ontzat hartuko baina saiatu egin behar dut behintzat
-Beno ongi da baina ez etorri oso berandu ,ezin dut sinetsi errazegia izan da!
- Lauretan etxean izango naiz lasai amatxo badakizu nik oso zintzo nabilela beti!




Arratsaldeko 7ak dira, beraz, denbora nahikoa daukat gauzak prestatzeko eta aspertzeko ere. (...)

Gaueko hamarrak emateko hogei minutu baino ez dira falta.

-Ama banoa!
-Ongi da! Lauretan etxean ikusi nahi zaitut aditu duzu?
-Bai! Hemen egongo naiz ordu horretarako

Gau zoragarria izan behar zuen. Gau hura nire bizitzan ahaztuko ez nuen gau bat izan zen...

-Ez!ez!utzi bakean!Ez!!
-Egon hadi geldi! Ez dizut minik egin nahi!

Lagunekin elkartu nintzenean denak pozaren pozez genbiltzan, izugarrizko festa egiteko gogo itzelekin. Plazara heldu nintzenean nire koadrilakoek litroak erosita zituzten: kalimotxozko 5 litrotako bonbil bat; baita erretzeko zertxobait ere: zigarroak eta marihuana (nik ez dut batere gustuko) Edan, dantzan ibili, jendea ezagutu...dena primeran joango zela zirudien.

Hondartzara heldu bezain laster gure lekutxoa bilatu genuen, eszenatokitik oso hurbil kokatu ginen baina jendeak enbarazu egingo ez zigula ziurtatuz. Hara heldu ginenerako goiz zen oraindik eta jende askorik ez zegoen, hala ere, guk gure litroak hartu eta edaten hasi ginen gure festa propioa eginez. Kontentu samar ibili ginen denok eta erlojua begiratu nuenerako gaueko ordu biak ziren jada. Poz-pozik nenbilen baina guztiz mozkortuta egon gabe, hala ere, hauxe ez zen nire alboan zeuden pertsonen egoera, bazegoen bat edo beste lurretik altxatzeko gai ez zena; beste batzuk ordea, errebesaka zebiltzan. Denbora nahikotxo pasatu nuen nire lagunak zaintzen eta azkenean akiturik nire kuadrillan ondo zeudenekin joatea bururatu zitzaidan.

-Ei atxikirik nahi?-Esan zidan Mikelek porro bat erakutsiz
-Ez Mikel eskerrik asko baina badakizu ez dudala gustuko
-Tira atxiki txikitxo bat emateagatik ez zaizu ezer gertatuko!
-Beno...ongi da baina probatzearren soilik- Atxiki txiki hori porro erdian bihurtu zen, eta noski nik behar ez nuen moduan amaitu nuen.

Hainbeste edanda txiza gurea sartu zitzaidan baina ez nuen bakarrik joan nahi hortik zehar, beraz, Soiartzeri eskatzea hobe nuela pentsatu nuen eta halaxe egin nuen. Baina Soiartzeren erantzuna ezetza izan zen, ondoegi pasatzen zebilen niri laguntzeko moduan (mutil bi ezagutu berri zituen eta horiekin berbaz zebilen). Txizak irteteko zorian zegoen eta nik ez nuen lagunik txiza egiteko leku bat bilatzeko, beraz, azkenik nazkaturik nik bakarrik joatea erabaki nuen, azken finean jende asko zegoen hortik, zer gertatuko zitzaidan ba txiza egitera joateagatik? Hamar minutu baino ez ziren izango. Abiatu nintzen ba, txiza egiteko leku baten bila, batetik bestera leku apropos bat aurkitu gabe ,leku guztietan bikoteak bai zeuden musuka eta..., gainera nik mozkor eginda eta zorabiatuta nenbilen erretako porroaren erruz eta honek ez zuen batere errazten egoera . Azkenik leku bat aurkitu nuen, ez oso argitsua eta jenderik gabe, hauxe aproposa zela pentsatu nuen. “Txiza egin eta arineketa baten bueltan izango naiz” pentsatu nuen. Inozoa ni, ezin nuen imajinatu ere egin zer gertatuko zitzaidan.

Txiza egin eta gero buelta eman eta hara heltzeko hartu nuen bidea hartu nuen berriro ere. Bat-batean mozkorturik mutil bat hurbildu zitzaidan.

-aizu!
-Bai? Zer nahi duzu?
-Etorri ona!-beregana hurbildu nintzen nahiz eta beldurtuta egon- etorriko zara nirekin bueltatxo bat ematera?
-Zera...nik nire lagunekin bueltatu beharra daukat, agian beste batean ikusiko gara
-Zer diozu?ez oraintxe nahi dut zurekin buelta bat eman beraz etor adi arin nirekin!
- Ezetz!

Ezetza eman nuenerako berak nire besoa bere indar guztiekin hartuta zeukan, mutila guztiz mozkortuta zegoen eta nik guztiz beldurtuta. Korrika egin nahi nuen baina ezin nuen. Aurka egin nion baina berak ni garaitu ninduen. Aurpegian txalo bat eman zidan; orduantxe nire beldurra beste gauza guztien gainetik jarri zen, oso beldurtuta nengoen eta honek dardaraz astea ekarri zuen. Nik beraren aurka egiten ahalegindu nintzen berriro ere, baina ez zuen ezertarako balio izan. Azkenik etsi egin behar izan nuen.

-Ez!ez!utzi bakean!Ez!!-Saiatu egin nintzen gauzak bere lekuan jartzen
-Egon hadi geldi! Ez dizut minik egin nahi!

Hori izan zen berak esandako gauza bakarra, ez zuen ezer gehiago esango. Orduan beste txalo bat eman zidan eta lurrera bota ninduen. Ni lurrean nengoen bitartean berak ni ukitzen hasi zen. Negarrez hasi nintzen, oso beldurtuta nengoen, ez nekien zer egin, ez nekien zelan gelditu gertatzen ari zena.Orduan nire bularrak ukitzen hasi zen, bularretatik bera jaitsiz, ezin nuen jasan. Altxatzen saiatu nintzen baina ezinezkoa nuen ez neukan indarrik.Orduan berak nire prakak jaitsi zituen eta nire gorpuz osoa ukitzen jarraitu zuen, min egiten zidan, min izugarria sentitzen nuen eta odola, odola ikusi nuen; horrek gehiago izutu ninduen. Inoiz nire bizitza osoan jasango nuen minik handiena egin zidan. Gero itzelezko ostikoa eman zidan eta korrika eta alde batetik bestera kulunkatuz (ziur aski zuen mozkorraren eraginez) alde egin zuen ni han utzita, minduta eta negar batean itota.



Ahal izan nuen bezala altxatu nintzen eta etxerako bidea hartu nuen, guztiz minduta nengoen, nire buruarekin txarto sentitzen nintzen. Nazka sentitzen nuen; hortik aurrera ezin izango nintzen ispilura begiratu nazka sentitu gabe. Etxera heldu nintzenean amak aurpegian ikusi zidan zer edo zer larritzen ninduela eta galderak egiten hasi zen baina nik ez nuen hitzik egin nahi. “zer duzu laztana?, Zer egin dizute?, Ondo zaude?” horrelakoak esan zizkidan gau osoan.

Gau horretatik aurrera nire bizitza ifernu bihurtu zen. Ez nituen indarrik,ez nuen eskolara joan nahi (nire lagunak galdeka hasiko bait ziren eta honek gau hartara bueltatzea ekarriko zidan, gau hori burutik kendu nahi nuen). Amak psikologora eraman ninduen baina nik ez nuen kasurik egin, ez nuen inorekin gau hartaz hitz egin nahi, ez nituen indarrak aurkitzen hori egiteko. Hilabeteak pasatu ziren eta nik egunero txarrago sentitzen nintzen, nazka nion nire buruari, nazka nion mutil areri, egunero bere aurpegiarekin amesgaiztoak nituen eta honek hilda egongo banintz bezala usten ninduen.

2009ko apirilaren 27an nire bizitza aldatzea erabaki nuen, ez nituen indarrik honela segitzeko. Hondartza horretara bueltatu nintzen, dena gertatu zen lekura. Hara heltzerakoan amorrua sentitu nuen, inoiz sentitu ez nuen amorrua. Hori egin eta gero labar batera igo nintzen. Nire bizitzako mila momentu pasa ziren nire burutik. Buruan nuena egin baino lehenago gutun bat idatzi behar nuela pentsatu nuen, ezin nuen hori egin gutun bat idatzi gabe horregatik idazten hasi nintzen.

“Bizitza zoriontsu bat izan dut, oso zoriontsua zuen alboan, zuekin barre egin dut, negar...denetarik sentitu dut. Ez da zuongatik, nigatik baizik ez dut indarrik eta bilatzen aritu banaiz ere ez dut aurkitu. Ez ditut negarrak ikusi nahi, barreak ikusi nahi ditut, zuek merezitako barreak ikusi nahi ditut. Hemen ez da dena amaitzen, gauzek aurrera egin behar dute, nik ere aurrera egingo dut beste toki batean eta beste modu batean baina beti aurrera. Inoiz ez ezazue ahaztu maite zaituztedala eta eskertzen dizuedala nigatik egindako guztia. Mila esker ni zaintzeagatik eta mila musu eta besakarda nahi dizuet eman.

Maite izan nauzuen guztientzako

XXX”

Hori idatzi eta gero gutuna harri baten azpian utzi eta itsasora bota nintzen. Gogoratzen dut itsasora heltzerakoan sentitutakoa, bat-batean mutil horren aurpegia ikusi nuen eta nire arnasa amaitu ahala bere aurpegia desagertzen zen, guztiz desagertu arte.


Gaur 2009ko abenduaren 2a da, nik ez dut arimarik, ez naiz gizakion munduan bizi baina labar hartatik behera bota nintzenetik nire bizia egiten nabil, hala ere, badago nire bihotza mintzen duen arantza bat; nik nire lagunak, familia, ezagunak...beste bizitzan negarrez itxi ditudan bitartean hau guztiaren erruduna bizirik da. Gaur honen aurrean zerbait egitea bururatu zait, bera nire mundura ekarriko dut nire bihotza guztiz deskantsatu dezan.

Besterik gabe bere etxean agertu naiz gaueko hamabiak dira, bera ohean sartzen hari da, etxean bakarrik dago eta argiak itzalita ditu. Ikusi egin nau eta izututa dago, hau da nik nahi dudana nik sentitutako beldurra berak ere sentitzea.

-Egin zenidana ordainduko duzu txerri halakoa!
-Zer...zer nahi duzu? Nik ez dut ezer egin!
-Ez? Ez duzu gogoratzen hondartza haretan eginikoa? Min egin zenidan txerria!
-Nik ez dut ezer egin!
-Ez esan gezurrik!

Hormaren kontra jarri dut eta adorea batzen ari naiz. Orain hemen egonda txerri honek pena ematen dit, adorea izan behar dut, honekin bukatu behar dut.

-Barkatu egidazu!
-Ez zaude barkatuta,nire bizitza apurtu zenuen!

Orduan aizto handi bat hartu dut eta sastada bat eman diot, baina hori ez da nahikoa izan, nire eskuekin bere sama hartu eta bera haizerik ez hartzea egin dut, nik itsasora botatzerakoan sentitu nuena sentitu dezan. Orduan bere bihotzeko azken taupada entzun dut eta indarrik gabe gelditu da. Orain nire munduan dago, orain nire bihotza sendatu egin dut.

Trafikoa, aurrerakuntza ala arazoa?


Badira urte asko kotxeak agertu zirenetik. Hasieran ideia oso ona izan zen gizarteari leku batera eta bestera askatasun osoz mugitzeko aukera ematen baitzien. Hala ere, ideia on honek urteak pasatu ahala bere arazoak ekarri ditu. Horregatik testu honekin trafikoaren desabantailak azaldu nahi ditut, ala ere, bere abantailak baditu ere eta honek ez dira ahaztu behar.

Denok dakigunez trafikoa gehiegi handitu da azken urte hauetan. Zein izango da arazo honen zergatia? Ziur aski faktore asko egongo dira arazo honen atzetik, baina “La dirección general de Trafico”-k egin duen ikerketa batean jakin berri dugu arazo honen faktore nagusia etxeetan kotxe bat baino gehiago egoteak dela. Eta honela da, etxeetan bi edo hiru auto aurkitu genitzake, nahiz eta hori etxe guztietan ez gertatu.

Horren ondorioz gure errepideak kotxez gainezka aurkitzen ditugu egunero, eta nahiz eta pertsona askok konturatu ez honek gure gizartea eta natura kaltetzen hari da. Alde batetik gizarteri dagokionez auto gehiegik zarata asko sortzen du, beraz lasaitasunik ez da egoten eta hauxe da gaur egungo gizartearen estresaren faktoreetako bat. Datu hau ez dut nik asmatzen, izan ere, mediku batek baino gehiagok datu honekin bat dator. Lehen esan dudan moduan trafikoak naturan ere bere kalteak ekartzen ditu, izan ere, autoak oso kutsakorrak dira eta honek gure ingurugiroan arazo larregi dakar, gainera honek ere gizartean arazoak ekartzen zeren eta kutsadurak gaixotasunak ematen ditu. Baina natura beraren kalteak bilatzen baditugu niri burura datorkidan lehenengo gauza trafiko haur aurrera eramateko egin diren eta egiteko dauden obrak dira; errepide berriak batez ere da gehien egiten dena. Honek lehen naturaz josirik zegoen leku bat apurtu egiten dute, hango animaliak, landareak...handik botaz guk gure kotxeekin igarotzeko. Jada jende asko dabil arazo hauen kontra, gure erosotasunerako natura suntsitu beharraren kontra. Ziur nago “Green peace”-koak ere lasterrago edo beranduago agertuko direla honen kontra.

Beste alde batetik, badira herri asko hasiak direla trafikoa baztertzen eta beraz herriak oinezkoentzako soilik egiten. Hauxe arazoa konpontzeko aukera bat al da? Nire ustez ez, bai oinezkoentzako leku gehiagok ziurtasuna ekartzen du batez ere umeak dituzten gurasoentzako. Baina honek ez du trafikoa gutxitzen soilik herritik eramaten du eta askenean kotxe guzti hauek herriaren kanpoaldean pilatuko dira eta arazo berdinarekin aurkituko gara. Honen adibide bikaina Zornotza bera da. Orain dela urte bat edo pare bat urte Zornotza oinezkoentzako egitea erabaki zen eta hasi dira jada obra guztiak egiten.Obra horien amaietan kotxeak dituztenak arazo batekin aurkituko dira : ezin izango direla herrira sartu kanpoaldeko kale batzuk baino ez dituzte izan kotxearekin ibiltzeko, eta honek deserosotasun handia emango du biztanle askorentzat. Asken finean obra hauen helburua segurtasuna dela pentsatzen dut nik.

Nire ustez gaur egungo trafikoa gehiegizkoa da eta planeta apurtzen gabiltza, nahiz eta trafiko anitzak erru guztia ez eduki horretan kutsadura eta planeta apurtzean parte handi bat hartzen du. Ez da beharrezkoa etxe baten hainbeste auto edukitzea eta nahiz eta erosoegiak ez izan autobusa edo trena erabiltzea ondo egongo litzateke.

konturatu zaitez,zaindu planeta

Aldaketa klimatikoaren kontra egin behar dudala esan behar dut. Badakit pertsona asko ez direla nirekin ados egongo euren interesengatik horren alde bai daude. Asken urteetan aldaketa klimatikoa asko entzun den gai bat izan da eta nire ustez denok ez daukagu oso argi zer den aldaketa klimatikoa.Horregatik interneten bilatu dut honen esanahia:” Klima-aldaketa ludian edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke”. Hau da wikipediak esaten diguna, baina gaur egun batez ere klima aldaketa edo aldaketa klimatikoa gizakiak eginiko akzioen bidez sorturiko aldaketa bat izan daitekeela esan dezakegu.

Gaur egun dagoen klima oso normala ez dela badakigu. Hau ikus dezakegu oraintxe bertan gainera Urrian egonda eta ia-ia Azaroan sartuta udan egin daitekeen beroa jasaten ari gara. Udazkenean egonda euria ikusi beharko genuen eta ez da honela. Honen zergatia azaltzen saiatuko naiz nahiz eta oso argi ez egon zergatik gertatzen den hau guztia. Urte askotan egon den kutsadurak bere eragina ematen ari da, denok dakigu atmosferan eguzkitik babesten gaituen “kapa” bat dagoela eta “kapa” hau apurtzen ari da, beraz, eguzkiaren aurrean babes gabe gelditzen ari gara eta honek dakarren arazoak jasango ditugu. Honen ondorioz poloetako izotza urtzen ari dela entzuten dugu askotan, eta norbait esan dezake honek ez duela garrantzirik, ez duela axola, baina jakin beharra daukagu horren eraginez ozeano nahiz itsasoen maila asko igoko dela eta kostetan kokatzen diren lurralde asko ur azpian gelditu daitekeela.Hau gertatuz gero nora joango dira kosta horietan bizi diren pertsona guztiak? Denak kostatik urrun joan beharko dira.

Honen barruan beste arazo bat aurkitzen dugu, hainbestetan entzuten den berotegi efektua hain zuzen.Berotegi efektua gasek sorturiko prozesu bat da, gas hauek eguzki izpiak pasatzen utzi ondoren ez die ateratzen usten horregatik lurra berotzen da eta berotegi efektua sortzen da. Horregatik planeta berotu egiten da eta tenperatu oso altuak sortzen dira.

Lehen esan dudan bezala nik hau guztiaren kontra jarri behar naiz eta honi irtenbide bat aurkitu behar diogu planeta gehiago zaindu behar dugu, sortzen ari garen kutsadura guztia gure planeta apurtzen ari da. Horretarako energia berriztagarrien erabilera kontutan hartu beharko genuke honek amaitzen ez dira eta gainera gure planeta zaintzen dute

domingo, 14 de febrero de 2010

Sarrera

Aupa guztioi! blog hau egin dut nire euskerako lanak zuokin elkarbanatzeko.
espero dut zuen guztokoak izatea.